Logos Multilingual Translation
Query the dictionary

Go to Homepage

[Subject: Linguistics]

- Galesen mintzatzen den hizkuntza zeltikoa, britonikoaren adarrekoa. Erromatarrak Britainia Handian sartu baino lehenagokoa da galesera. Ordura arte jasandako konkista-ahalegin guztien ondoren eta XIII. mendean independentzia galdu arren iraun egin zuen hizkuntzak. 1485ean Enrike VII.a Ingalaterrako tronura iritsi zenetik behera egin zuen, horren agintaldian nobleziak ingelesaren alde jokatu baitzuen. Dena den, galestarrek XIX. mendera arte eutsi zioten beren hizkuntzari, harik eta 1850.az geroztik izandako inmigrazio handiek kalte nabaria eragin arte; 1891ko hiztun-kopurua 900.000koa zen gutxi gorabehera eta mende batean 500.000 ingurura jaitsia da. Lehen testu idatziak VIII. mendekoak dira eta literatura aberatsa gorde du.

Translated by: IÑAKI ARRIETA

Translated in 10 languages

Go to Homepage

Legend


View word from selected language
Search all matches in the dictionary for the word
Play the sound for the word
Show word's picuture
The word is in children dictionary

Logos Bilingual Dictionaries

You can also access the bilingual dictionaries on your smartphone and mobile.
Select other language combinations from the complete list: